Lankide:Corrales3/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Feminismo islamikoa Islamean emakumeen papera aldarrikatzen duen mugimendua da. Musulman guztien berdintasun osoaren alde egiten du, sexua edo generoa kontuan hartu gabe, bai bizitza publikoan bai bizitza pribatuan eta justizia sozialaren alde, testuinguru islamiko batean. Nahiz eta Islamean izan oinarria, mugimendu honek erreferentzia bezala hartu ditu diskurtso feminista sekularrak edo ez musulmanak, eta mugimendu feministaren parte bezala onartzen da.
Mugimenduaren bozeramaileak Coranean erro sakonak dituzten berdintasun irakaskuntzak nabarmentzen saiatzen dira, baita Coraneko, hadizeko (Mahomaren esaldiak) eta shariako (legea) irakaskuntzen interpretazio patriarkalaren kritika sustatzen. Gainera, sakratutzat hartzen diren testuak ikertzen dituzte genero ekitatea lortzeko nahian, gizarte ekitatiboago baten eraikuntzan lagunduz.
Feminismo islamikoa aurkako bi jarreren artean espazio bat sortzen saiatzen da. Izan ere, alde batetik, fundamentalismo islamikoa dago, zeinek feminismoa herrialde okzidentalen asmakizuntzat hartzen du. Beste aldetik, jarrera feminista edo liberala dago, zeinek ez du bateragarritasuna ikusten feminismo eta Islamaren artean eta era berean, mugimendu hauen agerpena ukatzen du lurralde musulmanetan. Valentine Moghadam soziologoak, Unescoko “Genero berdintasuna eta Garapena” saileko buruak adierazten duen bezala, muturreko bi jarrera horiek ez dute mugimendu erreformisten sorrera ulertzen uzten.[1]
Feminismo islamikoa herrialde ezberdinetan dago presente, Maghrebetik, Mashreg eta Asia, Europara eta Estatu Batuetara, patriarkatuaren aurka mobilizatuz, musulmandar erreferentziatan oinarrituz.[2] Feminismo Musulmanaren inguruko Nazioarteko Kongresu bat burutu zen 2005eko Urriko 27tik 29ra Bartzelonan.[3]
Feminismo musulmana ijtihad-ean edo Coranaren interpretazioan oinarritzen da, herrialde musulmanetan eta Islamean emakumeen lekua zalantzan jartzeko. Hezkuntzari paper nagusia ematen dio, emakumeen autonomiarako.
“Feminismo islamiarra” kontzeptua 1990.urtea eta gero garatu zen, batez ere, Irango emakumeengan, 1980.urteaz geroztik mugimendu feministak sortutako mugimenduen sorrera interesa agertu zen emakume laikoek eta Islamismoaren paradigmaren barruan feminismoaren problematika berrikusiz. Iraniarren tesiak Hegoafrikan, Egipton, Turkian, Europan eta Estatu Batuetan zirkulatu zuten.[1]
Mugimendu hau Shahla Sherkat-ek sortutako Zanan (Emakumea) aldizkarian bateratu zen. Honek Islamaren barruan genero harremanei buruzko eztabaida eta Islamaren eta feminismoaren arteko bateragarritasuna planteatu zuen. Zanan aldizkariak generoen ezberdintasunaren jatorri soziala eta politikoa azpimarratzen zuen, Coranen interpretazio patriarkala oinarritzen ziren lege musulmanak kritikatzen.[1] Beraz, ijtihad gaia emakumeen jurisprudentzia mulsumandaren berrikuntzarako eskubidea bereganatzeko eskubidea da.[1]
Iranen, Egipton, Morokon eta Yemen, feminista musulmanak familia patriarkal legea eraso zuten. Irango Islamiar Errepublikan, feministek oinarrizko askatasun islamikoa onartzen dute maila politikoan, beste batzuk ordea, ez dute inolako errekurtsorik onartzen doktrina horretan.
Mugimendua musulmanen intelektualek egindako galdeketan oinarritzen da, Islamaren, demokraziaren eta giza eskubideen arteko harremanei dagokienez, esate baterako; Abdulkarim Soroush, Mohsen Kadivar, Hassan Yousefi-Eshkevari eta beste batzuk Intelektualitate erlijioso berrikoak Iranen; hildako Mahmoud Taha, Sudanen; Hassan Hanafi Egipton eta Zeid Abu Nasr erbesteratua; Aljeriako Mohammed Arkoun, Sorbonako irakaslea; Chandra Muzzafar, Malaysia, Fathi Osman, besteak beste. Koranaren interpretazioaren eskubideaz gain, feminista islamisten aldarrikapena otoitzak eta erlijio zerbitzu mistoak parte hartzeko eskubidea da.
Margot Badranentzako, musulmandar eta kristauen ulertzearen aldeko Al Walid printzipe sauditaren zentroko ikertzailea, Georgetown Unibertsitatean (Estatu Batuak), mugimendu honen kontzeptu zentralak emakumeen berdintasuna eta justizia soziala dira.[4] Badranek dioenez:
«Liburuko hiru erlijioen artean Islamak testuetan emakumearen eta gizonaren berdintasunaren ideia barne hartu duen bakarra da (biak gizaki bezala hartuz) eta horren barne emakumearen eskubideak eta justizia soziala daude. Mezu hau galdu egin da Islam beraren izenean. Lehendik baden patriarkatuak, Coranak leundu duena eta azkenean erauzi duena (...) oso iraunkorra dela frogatu du. Nahiz eta patriarkatuaren iraunkortasuna izan, erlijio musulmana bereganatu zen. Gizartearen boteredun fakzioen manipulazioa hain handia izan zen ezen Islama naturalki patriarkaltzat hartu zen, hitz errebelatua eta patriarkatuaren arteko kontraesana ezabatuz eta sexuen berdintasunaren eta justizia sozialaren aldeko edozein aldarrikapen islamiko suntsituz. Paradoja da, bere testuetan berdintasunaren onarpena barne duen erlijio bakarra gaur egun erlijioen artean matxistena kontsideratzea. Musulmandar matxistak arlo estatalean, sozialean edo familiarrean eta Islamaren aurkakoek interes komun bat dute, arrazoi ezberdinak direla eta, fikzio hori eta Islam patriarkala iraunarazteko.»[4]
Margot Badranek dioenez, feminismo Islamikoak umma edo fededun komunitatean berdintasun kontzepzioa aldarrikatzen du, banaketa Oriente/Okzidentetik, publiko/pribatutik, sekular/erlijiosotik haratago doana, eta Estatu islamikoaren ideia deuseztatzen du[4]. Valentine Moghadamen ustez, feminismo musulmanak orokorrean kristau feminismo eta feminismo juduarekin batera, ikuspuntu erlijiosoan oinarritzen da.