Lankide:Ittssasso/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikroprozesadorea (edo “prozesadorea”) sistema informatiko baten zirkuito integraturik[1] konplexuena da. Zentzu metaforikoan, ordenagailu baten garuna izango litzateke. Mikroprozesadorea eginkizun anitzeko, erlojudun, erregistrotan oinarritutako zirkuito digital integratua da.
Sarrera bezala datu bitarrak onartzen ditu, prozesatzen ditu
bere memorian gordetako aginduen arabera eta irteera bezala prozesamenduaren emaitzak ematen ditu. Mikroprozesadore batek bai logika digital sekuentziala eta bai logika konbinazionala du barnean. Sistema bitarrean adierazitako zenbaki eta sinboloekin egiten dute lan mikroprozesadoreek.
Gaur egungo gailuetan programa guztiak (sistema eragiletik erabiltzailearen aplikazioetara) exekutatzeko arduraduna da.
Mikroprozesadoreak agertu baino lehen, ordenagailu txikiak zirkuitu plaka multzoekin eraikitzen ziren, eskala txiki eta ertaineko zirkuitu integratu anitzekin. Mikroprozesadoreak multzo guzti horiek batzen dituzte eskala handiko zirkuitu integratu bakarrean.
Prozesamenduko unitate zentral (PUZ) bat edo gehiago eduki dezake, erregistro multzo, kontrol unitate, unitate aritmetiko-logiko eta koma higikorreko unitatez (lehen «koprozesadore matematikoa» deitutakoa) osatuta.
Orokorrean, mikroprozesadorea ordenagailuaren txartel nagusira (ama plaka) konektatzen da zokalo baten bidez, baina batzuetan soldatuta dago honi. Honen funtzionamendu egokia bermatzeko, mikroprozesadoreari hozte-sistema bat jartzen zaio gainean, normalean kobre edo aluminiozko bloke batekin, eta honi pegatuta bentiladore bat hartutako beroa disipatzeko.
Errendimendu handiko sistema informatiko bat paraleloan lana egiten duten mikroprozesadore bat baino gehiagorekin egon daiteke hornituta, eta mikroprozesadore bakoitza aldi berean core fisiko edo logiko anitzekin. Core fisikoak PUZ baten eragiketak egiten duen txip-aren atal fisiko bereizituak dira, eta core logikoak simulatutako core fisiko bat da.
Gaur egun dagoen tendentzia elementu guztiak (koma higikorreko unitateak, RAM eta bus kontroladoreak, dedikatutako prozesadore grafikoak…) mikroprozesadorearen barruan integratzekoa da, txip txikiak eta energetikoki eraginkorrak sortzeko.