Lankide:Joxan Garaialde/Itxitura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itxitura hitzak belardi, larre eta beste nekazaritza-lurrak banatzeko edo finkatzeko prozesuari egiten zion erreferentzia Ingalaterran; geroago, Mendebaldeko Europako gainerako lurraldeetara hedatu zen nekazaritza-lursailak, kontu handiz mugatuta, norbanako jabetza eta administraziokoak bihurtuz XIII. mendetik garai modernora arte.
Itxitura baino lehen, laborantza-lur asko sakabanatuta zeuden lur-lerro ugaritan, nekazari indibidualen kontrolpean hazkuntza garairako eta urte jakin bateko uzta amaitu arte[1]. Behin itxita, lurren erabilera mugatu, eta jabearen esku soilik zegoen; erabilera komunerako, lur komuna izateari utzi zion, eta Ingalaterrako eta Galeseko eremu irekiko sistemari amaiera eman zion prozesua izan zen; horrek hiru elementu zituen: lur-lerro moduan soro ezberdinetan sakabanatuta zeuden nekazari ustiategi indibidualak, laborantza txandaketa eta artzaintza arrunta[2].
Itxiturak feudalismotik kapitalismora igarotzearen alde egiten lagundu zuen, eta, beranduago, pribatizaziora. Horrek gizartearen eta kolektiboaren eraikuntza-logika bat ezartzen du merkatuaren printzipioetan, azken finean, metaketa eta hazkunde ekonomiko-prozesuen alde egiten dutenak[3].
Itxitura prozesuak lurrik gabeko langile klasea sortu zuen, Ingalaterrako iparraldean garatzen ari ziren industria berriei beharrezko eskulana ematen ziena. E.P Thompsonek dio prozesu hori klase-lapurretaren kasu argia izan zela. Laboreen etekina handituz, baita lanaren produktibitatea ere, lan soberakina sortu zen, eta hori Industria Iraultzarekin lotuta dago.
Bestalde, prozesu horrek nekazaritzaren betiko bizirik iraute pobrezia arintzen lagundu zuela diote batzuek. Armstrong-ek adierazi izan du itxiturak eragin desberdinak izan zituela pobrezia arintzeko mendebaldeko eta ekialdeko konderrietan, eta aldi horretako beste gertakari batzuk, hala nola baserrietako soldataren jaitsiera eta hiriguneetara migrazioa, hazkundearekin lotuago egon zirela tokiko landa-biztanleria orokorrarekin.