Lankide:Unlen mekanika/Ford T
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ford T eredua 1908ko urriaren 1etik 1927ko maiatzaren 26ra Ford Motor Companyk ekoitzi zuen autoa da.[1] Modelo honi esker Henry Fordek ezarritako kateko ekoizpena popularizatu egin zen, horrela kotxearen prezioaren jaitsiera eragin eta erdi-mailako klaserako eskuragarriagoa eginez.[2] Childe Harold Wills estatubatuarrak eta Joseph A. Galamb, Eugene Farkas ingeniari hungariarrek diseinatu zuten batez ere. T eredua kolokialki "Tin Lizzie", "Leaping Lena" edo "Flivver" izenez ezagutua izan zen.[3][4]
Ford T eredua XX. mendeko autorik eraginkorrena izendatu zuten 1999ko Car of the Century txapelketan, BMC Mini, Citroën DS eta Volkswagen Beetle-en aurretik.[5] Forden T ereduak arrakasta izan zuen, ez bakarrik eskala handiko garraio ekonomikoa eman zuelako, baizik eta autoak berrikuntzak ekarri zituelako gehituz zihoan erdi-mailako klasearentzat, eta Estatu Batuetako modernizazio-garaiko sinbolo boteretsua bihurtu zen.[6] Hamabost milioi salmentekin historian gehien saldu zen kotxea bihurtu zen, 1972 urtean Volkswagen Beetle-ek gainditu zuen arte. Gaur egun mundu osoko kotxe salmenten zerrendan zortzigarrena da.[7][8]