Lapatzeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lapatzeak[1] Bizkaiko Elantxobe eta Ea udalerrien artean dauden harrizko hondartzak dira.
Batzuetan lapatza deitzen zaie, nahiz eta euskara batuan lapatzea izena duten; izan ere, izen horren forma NOR kasuan lapatzea izanik ere, gainerako kasuetan lapatza- hasiera du: lapatzako, lapatzaren, lapatzatik...[1]
Elantxobeko lapatzea
Elantxobeko portuaren ondoan dago, bertara heltzeko porturako errepidearen ondoko bidea hartu behar da. 1990eko hamarkadaren amaieran, pasealekua eraiki zuten harrizko hondartzaren ondoan.
Eako lapatzea
Eako udalerriaren iparraldean dago, herrigunetik ipar-ipar-mendebaldera, kilometro erdira (lerro zuzenean).
Ibinagako lapatzea
Ibarrangeluko auzoan dagoen harrizko hondartza da, Elantxobeko eta Natxituko lapatzen artean. Hondartzara heltzeko Ibinaga auzoan hasten den kilometro eta erdi inguru duen bidea hartu behar da. Herritarren artean famatua den iturri bat dago hondartzan.
Antzina harrien artean harea zegoen, baina korronteek ia harea guztia eraman dute.
Natxituko lapatzea
Eako Natxitua auzoan dagoen harrizko hondartza da. Bertara heltzeko, Arboliz eta Natxitua bitarteko errepidearen albo batean dagoen hiru gurutzeen bidea hartu behar da, itsasorako norabidean. Azkenaldian nudisten artean famatu egin da hondartza.
Abuztuko Natxituko jaietan «Lapatzako igoera» antolatzen da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads