Leopoldo O'Donnell
From Wikipedia, the free encyclopedia
Leopoldo O'Donnell Jorís (Santa Cruz Tenerifekoa, Espainia, 1809ko urtarrilaren 12a - Biarritz, 1867ko azaroaren 5a) espainiar aitoren seme, militar eta politikaria zen.
Datu azkarrak 'Donnell, Espainiako Gobernuko presidente ...
Itxi
Lehen Gerra Karlistan isabeldarren alde hartu zuen parte. Esparteroren aurkako matxinada gidatu zuen (1841) eta Frantziara atzerriratu behar izan zuen. Esparterok agintea utzi ondoren, Kubako kapitain jeneral izendatu zuten. Espainiara itzuli eta gobernu progresista ezarri zuen matxinada gidatu zuen (1854). Armadako ministroa eta Gobernuko lehendakaria izan zen. Marokoko espedizio bat gidatu eta Tetuan hartu zuen. Alderdi moderatuko buruzagi zela itzuli zen azkenekoz boterera, 1865etik 1866ra.