Martin Gorostidi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Gorostidi Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1913ko uztailaren 11 – Bilbo, Bizkaia, 1988ko ekainaren 20a) euskal musikaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Martin Gorostidi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amezketa, 1913ko uztailaren 11 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1988ko ekainaren 20a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta organista |
Musika instrumentua | organoa |
Itxi
Amezketan (Gipuzkoa) jaio zen, 1913an. Tolosan Eduardo Mocoroarekin eta Luis Urteagarekin egin zituen musika ikasketak; eta Madrilen sakondu zituen, Benito García de Parrarekin. Tolosako Aita Sakramentinoetan sartu zen 1932an, eta 1940ean apaiztu zen. Organista izan zen, baina jarduera aipagarriena izan zen haurren koruen zuzendaritza, batez ere Madrilgo Sagrada Familiako Tipleen Eskolanian. Bilbon hil zen, 1988an. Haurren eskolanietako garrantziaz eta heziketaz hainbat artikulu idatzi zituen. Batez ere erlijio musikako obrak idatzi ditu, ahots zurientzat gehiengoak, baina organorako konposizioak ere baditu.