Martin Zabaleta
euskal mendizalea, Everest tontorrera igo zen lehen euskal herritarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Zabaleta Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1949ko irailaren 20a -) mendizale eta mendi-gidari gipuzkoarra da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Martin Zabaleta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1949ko irailaren 20a (74 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Bozeman (Montana) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea eta gidaria |
Itxi
- Artikulu hau euskal mendizaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Zabaleta (hargina)».
1980ko maiatzaren 14an bihurtu zen Everesteko gailurrera iritsi zen lehen euskaldun, Pasang Temba xerpa lagun zuela.[1] Halaber, munduko tontorrik garaienera koroatu duen Espainiako lehen mendigoizalea da. Eztabaida piztu zuen, tontorrean ikurrina paratzean, Nepalgo bandera, energia nuklearraren aurkako bandera eta ETAren anagramarekin batera.[2]
Gaur egun, Montanan (Ameriketako Estatu Batuetan) bizi da,[3] Yellowstone Parke Nazionaletik gertu.