Martxa (musika)
Talde baten urratsa markatzeko egindako konposizioa, biko edo lauko konpasa izaten duena, eta ospakizunaren izaeraren araberako tempoa izaten duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Martxa erritmo aski nabarmena duen musika-konposizioa da, dabilen soldadu edo lagun talde baten urratsa zuzendu dezakeena. Martxa bitar konpasean idatzia izaten da gehienetan; erritmo sinplea, nabarmendua eta neurtua du. Jatorria herri-musikan izan arren, musika landuan ere agertzen da, operan batez ere, baina baita sinfonia, sonata eta antzeko musika-lanetan ere. Schubertek martxa asko idatzi zituen pianorako, lau eskuz jotzeko.