Merapi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Merapi mendia (indonesieraz/javeraz: Gunung Merapi, "Suzko Mendia") kono formako sumendia da, Indonesiako Erdialdeko Java eskualdean dagoena. Jakarta hiriburutik 400 km inguru hego-ekialdera dago, Jogjakarta hiriaren inguruan.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Merapi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.910 m |
Prominentzia | 1.356 m |
Mota | Geruza-sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 7°32′29″S 110°26′46″E |
Kokapena | Gunung Merapi National Park (en) |
Estatu burujabe | Indonesia |
Indonesiaren banaketa administratiboa | Jawa Tengah |
Leku geografikoa | Java |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1994 eta +2010-10-25T00:00:00Z $2 |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Garaia | Pleistozeno |
Itxi
Merapik 2.911 metro ditu altueran, eta Indonesiako sumendirik aktiboena da: 2010. urtean gertatu zen azken erupzioa; ondorioz, lurrikara eta tsunamia sorrarazi zituen. 1548. urtetik hona, hirurogeita bederatzi erupzioren berri jaso da agirietan. Orokorrean, 10-15 urtetik behin izaten ditu erupzioak, eta ondoriorik latzenak 1006, 1786, 1822, 1872 eta 1930ekoek sortu zuten.
Edozein modutan ere, milaka lagun bizi dira sumendiaren magalean, eta herri batzuk 1.700 metroko altueran eraikita daude.