Mercedes Núñez Targa
errepublikar politikaria, Las Ventas eta Nazien kontzentrazio-eremuetako preso eta lekukoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mercedes Núñez Targa (Bartzelona, 1911ko urtarrilaren 16a – Vigo, 1986ko abuztuaren 4a) Espainiako politikari errepublikanoa izan zen, militante antifaxista, Franco eta Hitlerren erregimenen aurkako askatasun zibilen aldeko borrokalaria.
Mercedes Núñez Targa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mercedes Núñez Targa |
Jaiotza | Bartzelona, 1911ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Vigo, 1986ko abuztuaren 4a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Pereiró hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta idazlea |
Kidetza | Kataluniako Alderdi Sozialista Batua |
Izengoitia(k) | Paquita Colomeret |
Gerra, espetxea, erbesteratzea eta deportazioa jasan zituen, eta Saarbrücken, Ravensbrück eta Leipzig- Schönefelden naziar kontzentrazio-esparruetatik bizirik irten zen. Gerran borrokatu zen PSUCrekin batera, eta 1939an atxilotu eta Las Ventas emakumeen kartzelara eraman zuten. Askatu ondoren, Frantziara ihes egin zuen eta paper aktiboa izan zuen Frantziako Erresistentzian. Gestapok 1944an atxilotu zuen eta Ravensbrück-eko kontzentrazio-eremura eraman zuten. Aliatuek 1945ean askatu zuten. 1968an Galiziako Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen eta 1975ean Espainiara itzuli zen.