Nekazaritzaren historia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nekazaritzaren historia landareen etxekotze prozesua, hauen produkzioaren bilakaera eta nekazaritzako ekoizpen-tekniken garapena barneratzen dituen denbora esparrua da. Abeltzaintzaren garapenarekin batera eman zena munduko gune ezberdinetan.
Duela 12.000 urte inguru, Neolitoan, nekazaritzaren sorrerak historia irauli zuen, gizakien bizimodua eta biziraupena erabat aldatuz. Lurra lantzeak, elikagaien berezko ekoizpenaren oinarri gisa, gizateriari aldaketa garrantzitsuak egitea ahalbidetu zion, hala nola sedentarismoa eta gure historiaren garapena erabat markatu duten populazioen eraketa.
Lehen herrixketan, gizakiak animaliak zaintzen eta landareak hazten hasi ginen, bila joan beharrik gabe, eta horrek, tresnen erabilerarekin batera, iraultza oso bat eragin zuen, bilketa eta ehizan oinarritutako garai baten amaiera eragin zuena, eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren hasiera bizimodu gisa ekarri zuena.