Neus Català
From Wikipedia, the free encyclopedia
Neus Català Pallejà (Els Guiamets, Tarragona, Herrialde Katalanak, 1915eko urriaren 6a — Guiamets, 2019ko apirilaren 13a) katalandar ekintzaile antifaxista bat izan zen. PSUCeko gazte taldeko kidea, Espainiako Gerra Zibileko gerra urteak gehienbat PSUCeko gudarien seme-alabak zaintzen pasatu zituen.
Neus Català | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Neus Català i Pallejà |
Jaiotza | Els Guiamets, 1915eko urriaren 6a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Els Guiamets, 2019ko apirilaren 13a (103 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta erizaina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kataluniako Alderdi Sozialista Batua Kataluniako Komunisten Alderdia United and Alternative Left (en) |
comunistes.cat… | |
Erizain izan nahi zuen, baina lehenengo kurtsoa bukatu ondoren Gerra Zibilaren leherketak moztu zuen bere asmoa. Herrian geratu zen, eta PSUC-eko (Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuta) gazteei lagundu zien, baita herriko Udalari ere, gerra antolatzeko[1].
Frantziara ihes egin egin eta nazien aurka borrokatu zuen makisean. 1943an salaketa baten ondoren bere senarrarekin batera atxilotu zuten eta Limogesera preso eraman zituzten. Han beste emakume batzuekin munizio eta makina ugari saboteatu zituzten, erabilezin bihurtzea lortu zuten[2]. 1944an Ravensbrückeko kontzentrazio-esparru nazira bidali zuten; leku honetatik bizirik atera zen espainiar estatuko hiritar bakarra izan zen.[3]