Noemí Casquet
kataluniar kazetaria eta idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Noemí Casquet (Sabadell, Bartzelona, Katalunia,1992) kataluniar kazetaria, youtuberra eta idazlea da. Sexu-dibulgazioan eta sexualitateari buruzko ikerkuntzan espezializatuta dago. Telebista-saioak eta on line plataformetako saioak aurkeztu ditu. Komunikabide ezagun batzuetako erredaktore eta zutabegilea da. Santo Amor izeneko sexu-hezkuntza esplizituko lehen plataformaren zuzendaria da.[1]
Noemí Casquet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sabadell, 1992 (31/32 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta youtuberra |
noemicasquet.com | |
Hamabi urte baino gehiago daramatza sexua, antropologia sexuala, feminismoa, harreman afektiboak, LGTBI+ kolektiboa eta borroka soziala bezalako gaiak lantzen. Sare sozialetako indarraz eta asalduraz betetako diskurtsoari esker (horrekin erreferente bihurtu da sexualitatearen, feminismoaren eta harreman ez-konbentzionalen barruan), Casquetek jarraitzaile asko erakarri ditu Instagramen[2] eta YouTuben[3] (2,2M eta 400k, hurrenez hurren), eta horiek komunikazio-estilo natural eta hurbilaren bidez ezarritako sistematik hezten eta askatzen saiatzen dira.