Oilo
hegazti etxekotua, gehienbat elikagai iturritzat erabilia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Oiloa (emea) edo oilarra (arra), izen zientifikoa: Gallus gallus (batzuetan: Gallus gallus domesticus), hegazti etxekotua da, hegan egiten ez duena, moko sendoa eta gandor gorria dituena. Mundu osoan hedatua dago.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
- Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; arraina gaitzat duena beste hau da: «Oilar (arraina)»
Oilo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Phasianidae |
Generoa | Gallus |
Espeziea | Gallus gallus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | oilasko |
Masa | arra: 844 g (helduen pisua) emea: 500 g (helduen pisua) |
Zabalera | 704 mm |
Kumaldiaren tamaina | 6 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 19 egun |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea – oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena, – oilaskoa, eme gaztea – oilanda, eta kume jaioberria – txita.
Planetako hegaztirik ugariena da, hamasei mila milioi baino gehiago direla kalkulatzen baita.
Oilarrak eta oiloak beren haragiagatik eta arrautzengatik hazten dira batez ere. Bere lumak ere aprobetxatzen dira, eta barietate batzuk, oilarren borroketan eta hegazti apaingarritzat erabiltzeko hazi eta entrenatzen dira.
Hegazti orojalea da. Bere bizi-itxaropena bost eta hamar urte bitartekoa da, arrazaren arabera.