Oliver Cromwell
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oliver Cromwell (Huntingdon, 1599ko apirilaren 25a - Londres, 1658ko irailaren 3a) Ingalaterrako militar eta politikaria izan zen, herrialdea errepublika bilakatzeagatik eta errepublika horren burua izateagatik ezaguna. Ingalaterra, Eskozia eta Irlanda haren agindupean egon ziren 1653ko abenduaren 16tik hil zen arte. Polemika handiko pertsonaia da, zeren, historialari batzuen ikuspuntutik, erregea erail zuen diktadorea baita, eta besteen aburuz, askatasunaren heroia.
Oliver Cromwell | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1656) | |||||||||||||||||||||
1653ko abenduaren 16a - 1658ko irailaren 3a
1650 - 1657
1640 - 1649
1628 - 1629
Barrutia: Huntingdon (en)
Barrutia: Cambridge (en)
Barrutia: Cambridge (en) | |||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||
Jaiotza | Huntingdon, 1599ko apirilaren 25a (juliotar egutegia) | ||||||||||||||||||||
Herrialdea | The Protectorate Ingalaterrako Erresuma (1599 - Commonwealth of England (1649ko maiatzaren 19a - 1658ko irailaren 13a) | ||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||||||||||||||||
Heriotza | Whitehall jauregia, 1658ko irailaren 3a (juliotar egutegia) (59 urte) | ||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: malaria | ||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||
Aita | Robert Cromwell | ||||||||||||||||||||
Ama | Elizabeth Steward | ||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Elizabeth Cromwell (en) (1620 - | ||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||
Heziketa | Sidney Sussex College (en) | ||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||
Jarduerak | buruzagi militarra, politikaria, nekazaria eta army officer (en) | ||||||||||||||||||||
Kidetza | Short Parliament (en) list of regicides of King Charles I (en) | ||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||
Gradua | koronel | ||||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Ingalaterrako Iraultza Battle of Naseby (en) Battle of Preston (en) Battle of Dunbar (en) Battle of Worcester (en) Battle of Marston Moor (en) Battle of Langport (en) Battle of Gainsborough (en) Second Battle of Newbury (en) | ||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||
Erlijioa | congregationalist polity (en) Puritanismoa | ||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Whig | ||||||||||||||||||||
Kontraesanez beteriko bizitza izan zuen. Karlos I.a hiltzera bidali zutenetakoa izanda, koroa arbuiatu zuen, nahiz eta errege horrek baino botere handiagoa eskuratu zuen. Parlamentaria izan zen, baina parlamentuak deuseztatzeko agindu zuen. Bere agindupean erlijio askatasuna indarrean jarri zen arren, biraolariak torturatu eta katolikoak esetsi zituzten. Denentzako justizia aldarrikatu bazuen ere, Parlamentuaren baimenik gabe zergak igotzeagatik kritika egiten ziotenak espetxeratu zituen. Haren aldekoek, hala ere, goresten dute, tirania suntsitu, errepublika ezarri eta askatasuna handitu zuelako.