Penedèseko ardoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Penedèseko ardoa Kataluniako jatorrizko izendapena duen ardo mota da, tradiziorik luzeena eta ekoizpenik handiena dauzkana. Alt eta Baix Penedèseko eskualdeak ekoizlerik handienak dira, beste zonalde batzuetan ere egiten duten arren.
Eskualde osoak 27.542 hektareako azalera dauka eta hiriburua Vilafranca del Penedès da. Gaur egun 5.800 ardogile eta 152 upategi daude, eta urteko ekoizpena 1.500.000 hektolitrorena da.