Pernando Amezketarra
Euskal bertsolaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pernando Amezketarra, jaiotzez Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1764ko urriaren 10a - 1823ko uztailaren 9a) bertsolaria eta plazagizona izan zen. Bere ateraldi umoretsuengatik, bizitasunagatik eta argitasunagatik oso famatua izan da Gipuzkoan bere garaitik, eta 1990eko hamarkadan argitaratutako marrazki bizidunen bitartez gaur egungo euskaldunen artean ere ospetsua. Oso bertsolari eta gizon berezia izan zen. Haren bitxikeriak eta ateraldi xelebreak Gregorio Mujika jaunak jaso zituen behin eta berriro berrargitaratu den Pernando Amezketarra izeneko liburuan.
- Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; bere bizitzan oinarritutako telesaila gaitzat duena beste hau da: «Fernando Amezketarra (telesaila)»
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Pernando Amezketarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fernando Bengoetxea Altuna |
Jaiotza | Amezketa, 1764ko urriaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Amezketa, 1823ko uztailaren 9a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta nekazaria |
Izengoitia(k) | Pernando Amezketarra |
Itxi