Piroklasto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Piroklastoak sumendi batetik ateratzen diren material solidoak dira. Tamainaren arabera izen ezberdinak hartzen dituzte:
- Sumendi-errautsak: 2 mm baino diametro txikiagoa duten partikulak. Mikroskopikoak izan daitezke.
- Lapilliak: italieratik datorren izena. 2 eta 64 milimetro arteko zatiak (64 26 da).
- Bonba bolkanikoak: 64 mm. baino gehiago neurtzen duten zatiak dira. (irudian).
Piroklastorik handienak sumendiaren kraterrean bertan daude eta sumendiaren konoa bera osatzen dute sumendi askotan. Batzuetan piroklastoz eta labaz osatutako geruzak tartekatzen dira.