Pokémon (anime)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pokémon (japonieraz: ポケモン, Pokemon?) edo Pokémon: The Series anime estiloko telesail bat da, Satoshi Tajiri, Junichi Masuda eta Ken Sugimori-k sortua. Japoniar animazio honek Ash Ketchum izeneko Pokémon entrenatzaile gaztearen abenturak kontatzen ditu; Pokémon Maisua izatearen ametsa betetzeko lagunekin batera egiten dituen bidaiak, hain zuzen ere. Telesaila izenburu bereko bideo-joko ezagunean dago oinarrituta, Nintendo enpresak garatutakoa eta japoniar merkatuan lehen aldiz 1996ko otsailaren 27an atera zena. Telesaila hainbat hizkuntzetara izan da itzulia eta bikoiztua, hala nola, ingelerara, gaztelaniara eta baita euskarara ere.
Pokémon (anime) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Satoshi Tajiri (en) |
Izenburua | ポケットモンスター |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Sasoi kopurua | 26 |
Atalak | 1.115 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko anime eta manga, akziozko manga eta animea, abenturazko anime eta manga, haurrentzako telesaila eta komedia-dramazko anime eta manga |
Deskribapena | |
Oinarritua | Pokémon |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | OLM Shogakukan Nintendo Creatures (en) Game Freak |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | TV Tokyo (en) TX Network (en) The WB |
Hasiera-data | 1997ko apirilaren 1a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pokémon world (en) |
Fikzio-unibertsoa | Pokémon unibertsoa |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | 1997ko abenduaren 16a Pokémon shock (en) |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
pokemon.com… | |
Gaur egun mantentzen den Pokémon bideo-jokoen arrakastaren eraginez, OLM inc. animazio estudioak animea sortu zuen, TV Tokio telebista katean igorri zena lehenengoz 1997ko apirilaren 1ean. Lehenengo denboraldiak (Pokémon: Pocket Monsters) 276 atal ditu guztira, bigarrena (Pokémon: Advanced Generation) 192 atalez dago osatua, hirugarrenak (Pokémon: Diamond & Pearl) 191 ditu, laugarrena (Pokémon: Black and White) 142 atalek osatzen dute, bosgarrenak (Pokémon: XY) 139 kapitulu ditu, seigarrenak (Pokémon: Sun & Moon) 146 atal ditu, eta zazpigarrenak (Pokémon: Journeys) 48 orain arte. Horrez gain, 20 film baino gehiago egin dira Pokémon gaitzat hartuz. Gaiarekin lotura estua duten beste zenbait spin-off, komiki japoniar (manga), kromo edota hainbat produktu ere kaleratu dituzte.