Puntu Koma
websaila / From Wikipedia, the free encyclopedia
Puntu Koma Maialen Sorzabalberek eta Amaia Rojok sortutako telesail digitala edo websaila da. Next Station ikus-entzunezko plataformaren euskarazko webserie lehiaketa irabazi zuten, eta telesaila EiTBren ekoizpenaz gauzatu zen. 2019ko ekainaren 4an estreinatu zen eitb.eus webgunean, eta ekainaren 10ean ETB 1en. Maru Solores da zuzendaria, eta 10 minutu inguruko sei atalez osatua dago. Telesailak hainbat sari eta errekonozimendu lortu ditu. Aktoreen artean Iñake Irastorza, Mikel Ibarguren, Iñigo Gastesi, Sara Cozar, Fariba Sheikhan, Enrike Amilibia eta Iñaki Beraetxe daude.
- Artikulu hau telesailari buruzkoa da; puntuazio zeinuari buruzko artikulua ikusteko, ikus «Puntu eta koma».
Datu azkarrak Puntu Koma, Jatorria ...
Puntu Koma | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2018 |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Puntu Koma |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 6 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama eta thriller television series (en) |
Iraupena | 10 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Maru Solores |
Gidoigilea(k) | Maialen Sorzabalbere Amaia Rojo |
Antzezlea(k) | |
Iñake Irastorza Mikel Ibarguren Egibar Iñigo Gastesi Sara Cozar Fariba Sheikhan Enrike Amilibia Iñaki Beraetxe | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Next Station EITB IZAR Films |
Ekoizle eragilea | Izaskun Arandia Jokin Etcheverria Diego Urruchi Elbio Nielsen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mikel Lauki |
Argazki-zuzendaria | Amara Mosteiro |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2019ko ekainaren 10a |
Amaiera-data | 2019ko uztailaren 15a |
eitb.eus… |
Itxi