Reinhold Messner
Hego Tirolgo alpinista eta mendizalea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Reinhold Andreas Messner (Brixen-Bressanone, Hego Tirol, 1944ko irailaren 17a) alemaniar hizkuntzadun italiar alpinista eta esploratzailea da. Everest mendiaren bakarkako lehen igoera egin zuen eta, Peter Habelerrekin batera, oxigeno osagarririk gabeko Everesteko lehen igoera. Itsas mailatik 8.000 metro baino gehiagora dauden hamalau tontorrak igo zituen lehen eskalatzailea izan zen. Messner lehena izan zen Antartika eta Groenlandia zeharkatzen, elur motorrik eta txakurrek bultzatutako lerik gabe. Gobi basamortua ere bakarrik zeharkatu zuen. Messnerrek 80 liburu baino gehiago argitaratu ditu (laurdenak baino ez dira ingelesera itzuli) eskalatzaile eta esploratzaile gisa izandako esperientziei buruz. 2018an, Krzysztof Wielickirekin batera Asturiasko Printzesa Saria jaso zuen Kirol kategorian.
Reinhold Messner | |||
---|---|---|---|
(2017) | |||
1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a Barrutia: Italia Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Reinhold Andreas Messner | ||
Jaiotza | Brixen, 1944ko irailaren 17a (79 urte) | ||
Herrialdea | Italia | ||
Lehen hizkuntza | alemana | ||
Familia | |||
Aita | Josef Messner | ||
Ama | Maria Messner | ||
Ezkontidea(k) | Diane Schumacher (en) Uschi Demeter (en) (1972 - 1977) Sabine Stehle (en) (2009ko uztailaren 31 - 2019) | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea, politikaria, idazlea, mendigoizalea eta film-zuzendaria | ||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Federation of the Greens (en) | ||
reinhold-messner.de | |||
| |||