From Wikipedia, the free encyclopedia
Rikardo III.a Ingalaterrakoa (Fotheringhay gaztelua, Northamptonshire, 1452ko ekainaren 26a – Bosworth Field, Leicestershire, 1485ko abuztuaren 22a), Rikardo III.a Plantagenet ere deitua, 1483tik 1485ean Boswortheko guduan hil zen arte, Ingalaterrako erregea izan zen. York etxeko azken monarka izan zen. Izan ere, haren heriotzak Bi Arrosen Gerraren amaiera eta Tudor etxearen ezartzea ekarri zituen.
Rikardo III.a Ingalaterrakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1483ko ekainaren 26a - 1485eko abuztuaren 22a ← Eduardo V.a Ingalaterrakoa - Henrike VII.a Ingalaterrakoa →
1483ko ekainaren 26a - 1485eko abuztuaren 22a
1461eko azaroaren 1a - 1483ko ekainaren 26a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Fotheringhay Castle (en) , 1452ko urriaren 2a | ||||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||||
Heriotza | Bosworth Field site (en) , 1485eko abuztuaren 22a (32 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Greyfriars, Leicester (en) Leicester Cathedral (en) | ||||||
Heriotza modua | borrokan hilda: guduan hila | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Richard of York, 3rd Duke of York | ||||||
Ama | Cecily Neville, Duchess of York | ||||||
Ezkontidea(k) | Ana Neville (1472ko uztailaren 12a (egutegi gregorianoa) - 1485) | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | York etxea | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Rikardo Yorkekoaren semea zen eta Gloucesterko duke egin zuten 1461ean. 1471n Lancasterko gudarostea menderatu zuen eta parte hartu zuen Henrike VI.aren hilketan. 1483an, haren anaia Eduardo IV.aren heriotzaren ostean, erregeorde jarri zen. Eduardo V.a erregea, 12 urtekoa, eta honen anaia Rikardo, 9 urtekoa, Londresko dorrean sarrarazi zituen. Horren ondoan, 1483ko ekainaren 26an, Ingalaterrako errege koroatu zuten. Urte bereko abuztuan, Dorrean preso zeuden bi anaiak hil zituzten[1].
Rikardo III.aren etsaiak Henrike Tudorren inguruan bildu ziren eta Boswortheko guduan menderatu eta hil zuten. Guztiz ospetsu bihurtu zen Rikardo III.ak, Boswortheko guduan galdu baino lehen, oinezkoek bezala borrokatzera beharturik, guztiz larriturik, egin omen zuen oihua: «Zaldi bat, zaldi bat, nere erreinuaren truke!».
William Shakespearek errege honi buruzko drama bat idatzi zuen (Richard III, 1592).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.