Richard Laurence Millington Synge
ikertzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Richard Laurence Millington Synge (Liverpool, 1914ko urriaren 28a - Norwich, 1994ko abuztuaren 18a) britainiar kimikaria izan zen. Cambridgen egin zituen ikasketak. Unibertsitate horretako laborategian hasi zen lanean, eta gero Leedsko artile-industriako laborategietan jardun zen. 1944an paper gaineko kromatografia-azterketa sortu zuen, Archer Martinekin batera. Kromatografia-azterketari esker aminoazidoak gai bizidunen proteinetatik bereiz daitezke. Teknika horren bidez, gramizidinaren egitura zehaztu zuen. Kromatografiaren aurkikuntzagatik Kimikako Nobel Saria jaso zuten bi zientzialariek 1952an.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Richard Laurence Millington Synge | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Liverpool, 1914ko urriaren 28a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Norwich, 1994ko abuztuaren 18a (79 urte) |
Familia | |
Aita | Laurence Millington Synge |
Ama | Katherine Charlotte Swan |
Ezkontidea(k) | Ann Stephen (en) (1943ko martxoaren 26a - |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Winchester College (en) Trinity College Cambridgeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Ekialdeko Angliako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | John H. Humphrey (en) |
Kidetza | Royal Society |
Itxi