Roberto Gonzalez de Viñaspre
euskaltzaina. Onomastikan aditua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Roberto Gonzalez de Viñaspre Gonzalo[1] (Bilbo, 1961eko maiatzaren 13a) euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina da. Araban bizi da gaztetatik, Trebiñuko Saseta herrian eta Gasteizen.
Roberto Gonzalez de Viñaspre | |
---|---|
Roberto Gonzalez de Viñaspre | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1961eko maiatzaren 13a (63 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta ikertzailea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Lanbidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta IVAPeko hizkuntza-teknikaria izan da. Arabako toponimia sakon aztertu du, batez ere Trebiñuko barrendegikoa.[2]
2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[3] Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria da 2017ko ekainaz geroztik.[4] 2018ko otsailaren 23an Euskaltzain oso izendatua izan zen.[5] Gaur egun, Onomastika Batzordearen burua da.[6] Sarrera-hitzaldia Trebiñuko Done Petri elizan irakurri zuen 2019ko maiatzaren 4an, "Trebiñu, euskararen herrian" izenburuarekin. Erantzuna Patxi Salaberri euskaltzainaren ardura izan zen.