From Wikipedia, the free encyclopedia
Rudolf Otto (Peine, 1869ko irailaren 25a - Marburg, 1937ko martxoaren 6a) alemaniar filosofo eta teologo luteranoa izan zen.
Rudolf Otto | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Peine, 1869ko irailaren 25a | ||||
Herrialdea | Alemaniar Inperioa | ||||
Heriotza | Marburg eta Alemania, 1937ko martxoaren 7a (67 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Main Cemetery of Marburg (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Erlangen–Nuremberg (en) | ||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, politikaria, filosofoa, saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Lantokia(k) | Berlin eta Marburg | ||||
Enplegatzailea(k) | Marburgeko Unibertsitatea Wrocławeko Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Demokratikoa National Liberal Party (en) |
1897-1914 urte-bitartean Teologiako eta Filosofiako irakaslea izan zen Göttingengo Unibertsitatean; 1914-1917 urteetan, Teologia irakatsi zuen Breslauko Unibertsitatean, eta 1917-1929 urteetan, irakasle izan zen Marburgeko Unibertsitatean. Ottok erlijiotasunaren jatorria aztertu zuen, eta erlijioaren filosofiari egin zion ekarpenik handiena Das Heilige (1917, Santutasuna) lana izan zen. Jainkoaren handitasun mugagabea, eta gizakiak haren aurrean duen xumetasuna eta miresmena dira liburuko gai nagusiak. Friedrich Schleiermacher filosofoaren eragina izan zuen.
Beste lan aipagarri batzuk: Aufsätze das Numinose betreffend (1923, Numinotasunari buruzko saiakera); Die Gnadenreligion Indiens und das Christentum (1930, Graziaren erlijioa Indian eta kristautasuna); Das Gefühl des Überweltlichen (1932, Lurraz gaindiko sentipena).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.