San Nikolas uhartea
Euskal Herriko uhartea / From Wikipedia, the free encyclopedia
San Nikolas edo Garraitz Lekeitio aurrean dagoen itsasgorako uhartea da. Lekeitioko udalerriaren aurrean eta Lea ibaiaren ondoan kokatzen da. Uhartea eta Isuntzako hondartza batzen dituen kai txiki bat dago (Lazunarri edo "malekoia"), baina itsasbehera denean bakarrik da erabilgarri. Itsasbeheran, orobat, oinez joan daiteke Mendexako Karraspio hondartzara, uhartea tonbolo bihurturik.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
San Nikolas uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 48 m |
Mota | uharte |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°22′01″N 2°29′42″W |
Mendikatea | Otoioko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Lea-Artibai |
Udalerria | Lekeitio |
Itxi
Garraitz uhartearen higadura saihesteko pinuak landatu zituzten. Lekeitioko udalerrian izurrite larriak zeudenean, gaixoak uhartera eramaten zituzten, gainerako bizilagunak ez kutsatzeko.
6,5 hektarea ditu.