Sardiniera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sardiniera (sardu edo saldu) Sardinian (Italia) hitz egiten den hizkuntza da. Eskualde autonomo oso hartan hitz egiten da, Alger hirian izan ezik, bertako hizkuntza katalana (forma arkaiko batean) baita; San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan, aldiz, liguriera mantentzen da; eta iparraldean gallurera mintzatzen da.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Sardiniera | |
---|---|
sardu | |
Sardiniako hizkuntza eta dialektoak. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Italia |
Hiztunak | 2,5 milioi |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Eskualdea | Sardinia |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Southern Romance (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, aditza objektua subjektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sc |
ISO 639-2 | srd |
ISO 639-3 | srd |
Ethnologue | srd |
Glottolog | sard1257 |
Wikipedia | sc |
IETF | sc |
Itxi
Erromantze hizkuntza da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatuta dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntza dela kontsideratzen da.
1997az geroztik, Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.