Simón Bolívar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Simón Bolívar[1], jaiotzako izenez Simón José Antonio de la Santísima Trinidad Bolívar y Palacios Ponte y Blanco (Caracas, Venezuela, 1783 uztailaren 24 – Santa Marta, Kolonbia, 1830 abenduaren 17), Askatzailea ezizenez ezaguna, Latinoamerikako herrialdeak Espainiar Inperioarekiko independentzia lortzeko prozesuaren bultzatzaile nagusia izan zen. Venezuela eta Kolonbiako lehendakaria izan zen, Peruko askatzailea eta Boliviako presidentea. Azken herri horretako konstituzioa idazteaz gain, izena haren omenez jarritakoa da. Euskal Herriko arbasoak zituen, Ziortza-Bolibar (Bizkaia) herriko jatorrikoa baitzuen familia.
Simón Bolívar | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1825eko abuztuaren 12a - 1825eko abenduaren 29a - Antonio José de Sucre →
1824ko otsailaren 8a - 1827ko urtarrilaren 28a ← José Bernardo de Tagle - Andrés de Santa Cruz →
1819 - 1830
1817ko urriaren 1a - 1819ko otsailaren 24a - José Antonio Páez →
1813ko abuztuaren 7a - 1814ko uztailaren 16a ← Francisco de Miranda - Simón Bolívar → | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Caracas eta Birthplace of Simón Bolívar (en) , 1783ko uztailaren 24a | ||||||||||
Herrialdea | Espainia 1811) Bolivia 1825eko abenduaren 29a) Ekuador 1827) Venezuela 1819) Kolonbia Handia 1830) | ||||||||||
Bizilekua | Casa del Vínculo y del Retorno (en) Ingenio Bolívar (en) | ||||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||||||
Heriotza | Quinta de San Pedro Alejandrino (en) , 1830eko abenduaren 17a (47 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Cathedral of Santa Marta (en) Caracasko katedrala Venezuelako panteoi nazionala | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia Sukar tifoidea | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Juan Vicente Bolívar y Ponte | ||||||||||
Ama | María de la Concepción Palacios y Blanco | ||||||||||
Ezkontidea(k) | María Teresa del Toro Alayza (1802ko maiatzaren 26a - 1803ko urtarrilaren 22a) | ||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||
Anai-arrebak | |||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa | ||||||||||
Irakaslea(k) | Simón Rodríguez (en) Andrés Bello | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Regular Masonic jurisdictions (en) | ||||||||||
1813an, Askatzailea titulua eman zioten Meridako kabildoan, Venezuelan eta, urte berean Caracasen ere gauza bera egin ziotenean, titulu hura izenari lotuta geratu zitzaion betirako.
Kolonbia Handiaren sorreran parte hartu zuen eta lehendakari izan behar zuen Ameriketako konfederazio politiko eta militar handia indartzeko ahaleginetan ibili zen. Ameriketako Gizona kontsideratzen dute Bolívar eta Historia Unibertsalaren pertsonaia nabarmena, nazionalismo latinoamerikar askotan gurtzen dutena. Antzeko ideia edo korronte politiko-sozialek bolivarianismo izena hartzen dute.