Sukalde
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sukaldea bereziki jakiak prestatzeko prestatua dagoen toki bat da. Egungo sukalde batean, honako gailu hauek izaten ditu, orokorrean: sukalde (etxetresna) bat erregailuekin, harraska bat, biltegi bezala erabiltzeko altzariak eta lantegi bat. Hauetaz gain, sarri, honako beste hauek ere ikusten dira: hozkailua, mikrouhin labea, eta beste etxetresna elektriko batzuk, zukugailua eta irabiagailua. Etxe txikietan, ohikoa da sukaldea eta jangela dena toki berean izatea, tokia aurrezteko.
- Artikulu hau janariak prestatzeko lekuari buruzkoa da; janariak sukaldatu eta berotzeko gailua gaitzat duena beste hau da: «Sukalde (etxetresna)»