Tennessee (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tennessee (ingelesez ˌtɛnᵻˈsiː ahoskatua) Estatu Batuetako hego-ekialdeko ibaia da, Ohio ibaiaren adarra. 1.600 km luze da. Holston eta French Broad ibaiek osatua da, eta Apalatxe mendietan du iturburua. Alabamako iparralde eta Tennesseeko estatuko iparraldetik igaro ondoren, Ohio ibaian isurtzen du ura.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Tennessee (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.049 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°57′33″N 83°51′01″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alabama |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 104.000 km² |
Arro hidrografikoa | Tennessee River drainage basin (en) |
Ur-emaria | 1.998 m³/s |
Iturburua | French Broad River (en) eta Holston River (en) |
Bokalea () | Ohio ibaia |
Itxi
- Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; estatua gaitzat duena beste hau da: «Tennessee»
Oso ibilgu aldakorra zuen, baina 1933. urtean Rooseveltek sortu zuen Tennessee Valley Authority (TVA) erakunderen proiektu baten bidez, ibilgu batera bideratu zen eta energia iturri garrantzitsu gisa erabili ahal izan da. Horri esker industriak garapen handia izan zuen Hegoaldeko estatu guztietan.