Tolosaldea
Gipuzkoako eskualdea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tolosaldea Gipuzkoako ekialdean dagoen eskualdea da. 332 km²-ko azalera du. Lurralde historikoan jende gutxien duen eskualdea da (48.196 biztanle). Baina, aldiz, udalerri gehien ditu, 28.
Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Tolosaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Tolosaldea Erniozabaletik. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerriak | Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Villabona-Amasa, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Zizurkil |
Herri handiena | Tolosa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′N 2°06′W |
Azalera | 331,4 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Itxi
Eskualdea Toloserri izenez ere ezaguna zen, hegoaldean dagoen Goierri eta iparraldean dagoen Beterri eskualdeen antzera, baina izen hori gutxi erabiltzen da gaur egun.
Eskualdeko udalerri garrantzitsuena Tolosa da, eta hortik datorkio izena. Historikoki beti hala izan da, eta gainera, iraganean Tolosaldeko udalerri guztiak Tolosaren zati izan ziren, pixkanaka banantzen joan ziren arte.