XIX. mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Egiaztatutako datuen arabera, Euskal Herrian1936an ehizatu zen azken katamotza. NafarroakoAlaitz mendi-multzoan harrapatu zuten hain zuzen. Hala ere, badirudi oraindik Euskal Herriko Pirinioetan, Nafarroan zein Zuberoan katamotzak geratzen omen direla, azken urteetan arrasto-behaketak eta behaketa zuzenak aipatu baitira Iratin, Santa Grazin eta Pirinioetako beste hainbat lekutan. Ez bakarrik Euskal Pirinioetan, baizik eta mendi multzo osoan barrena. Edonola ere, oraindik baleude, Pirinioetara erabat mugatuta leudeke eta galtzeko arrisku larrian. Pirinioetako balizko katamotz hauen iraupenak eztabaida bizia pizten du oraindik ere adituen artean. Batzuek erabat defenditzen dute presentzia hau eta beste hainbatek berriz zeharo ukatu.
... Bud Spencer (irudian) eta Terence Hill (irudian) aktore ospetsuak italiarrak izaki beren benetazko jaiotze izenak Carlo Pedersoli eta Mario Girotti direla? Eta Bud Spencerrek bere zinemako izena gustukoa dituen Budweiser garagardoa eta Spencer Tracy aktorearen izenak batuz sortu zuela?
... XVI. mendeanIngalaterrako ErresumanAlkimian jardutea heriotzarekin zigortua zegoela bertako errege-erregin eta agintariek berunaurre bilakatu eta azken metal honen balorearen debaluazioa gauzatuko zela beldur zirelako?