Txikipedia:Beira
From Wikipedia, the free encyclopedia
Beira material gogor bat da, baina, era berean, oso hauskorra ere bada. Inorganikoa, gardena eta amorfoa da. Leihoak, lenteak, botilak eta halakoak egiteko erabiltzen da.
Adi: Beira eta kristala ez dira gauza berbera
Askotan, beira hitzaren ordez kristal erabiltzen da, baina ez dira zehatz-mehatz gauza bera. Beira solido amorfo bat da; hau da, bere molekulak desordenatuta daude. Kristalaren molekulak, aldiz, guztiak txukun-txukun daude antolatuta.
Beira lortzeko, 1500 °C ingurutan hiru hauek fusionatu behar dira: silize-hondarra (Si O2), sodio karbonatoa (Na2 CO3) eta kareharria (Ca CO3).