Txikipedia:Energia zinetiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Energia zinetikoa mugimenduaren energia da, zerbaiten mugimenduak sortzen duen energia, alegia. Energia zinetikoa bi faktoreren araberakoa da: batetik, mugitzen den gorputzaren masaren araberakoa; eta bestetik, mugimenduaren lastertasun edo abiaduraren araberakoa.
Hau da, mugitzen den gorputza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta energia zinetiko gehiago izango du. Eta, bestetik, gorputz horren mugimendua zenbat eta azkarragoa izan, hainbat handiagoa izango da mugimendu horrek sortutako energia zinetikoa.