Txikipedia:Futbol
From Wikipedia, the free encyclopedia
Futbola (ingelesez: football, foot «oin», ball «bola») taldeko kirol bat da. Bi taldeen artean jokatzen da, adinaren edo motaren arabera 11, 7 eta 5 jokalari talde bakoitzean daude. Honen helburua ate batean baloia sartzea da marra gurutzatu ondoren. 250 milioi jokalarik praktikatzen dute munduko 200 herrialde baino gehiagotan eta, beraz, munduko kirolik praktikatuena da eta diru gehien mugitzen duen kirola da.
Futbola zelai laukizuzen batean jokatzen da, eta kategoriaren arabera zelaiaren tamaina aldatzen da. Arauzko futbol zelai guztiak ez dira neurri berekoak, arauak maximo eta minimo batzuk ezartzen ditu laukizuzen formako zelaiaren luze eta zabal definitzerakoan.