Txikipedia:Gutxiago garatutako herrialde
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gutxiago garatutako herrialdeak Nazio Batuen Erakundeak (NBE) munduko herrialde guztien artean gutxien aurreratutakotzat jotzen dituen herrialdeak dira; munduko herrialde pobreak dira.
NBEk Giza Garapenaren Indizea izeneko adierazle bat erabiltzen du herrialdeen garapen-maila neurtzeko. Indize edo adierazle hori 0 eta 1 arteko zenbaki bat da, herrialde bakoitzaren Barne-Produktu Gordina, hezkuntza-maila, alfabetizazioa, bizi-kalitatea eta batez besteko bizi-itxaropena kontuan hartzen dituena. Herrialde garatuek 1etik hurbileko indizeak izaten dituzte; gutxiago garatutakoek, aldiz, 0,5etik beherako maila izaten dute.
Herrialde hauetako gehienak Afrikan, Asian, Latinoamerikan eta Ozeano Barearen aldean daude. NBEren arabera, 45 herrialde baino gehiago daude egoera honetan, eta munduko populazioaren % 80 baino gehiago bizi da herrialde hauetan: 2013an, ia 6.000 milioi pertsona ziren, eta 2050. urterako kopuru hori 8.300 milioira haziko zela espero da.