Txikipedia:Konfuzio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Konfuzio txinatar irakasle, pentsalari eta filosofo bat izan zen, K.a. 6. eta 5. mendeetan bizi izan zena. Haren pentsamenduak eragin handia izan du Txina, Japonia, Korea eta Vietnamgo kulturetan; izan ere, haren ideiek konfuzianismoa izeneko pentsamolde filosofiko-politikoa sortu zuten, eta hainbat mende luzez «Estatu mailako erlijio» moduko zerbait eragin zuten.
👶 Jaiotza K.a. 552ko urriaren 9a Qufu |
💀 Heriotza K.a. 479ko martxoaren 9a Lu (en) |
🔨 Lanbidea filosofo |
📷 Argazkiak ikusi |
Izen hori txinerazko Kǒng Fūzǐ esamoldetik dator eta, hitzez hitz, "Kong maisua" esan nahi du. Konfuzio izenaren forma hori, 16. mendean eman zioten Txinara joandako Jesusen Lagundiko misiolariek.