Txikipedia:Materiaren egoera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Materia ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio-egoera nagusi ditu: egoera solidoa, likidoa eta gaseosoa. Materiaren egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:
- Solidoek forma eta bolumen propioa dute.
- Likidoek ez dute formarik. Ontziaren forma hartzen dute eta hortaz, bolumen zehatza dutela esaten da, beti bolumen bera.
- Gasek ere ez dute formarik eta ontziaren forma hartzen dute. Ez dute bolumen zehatzik, espazio guztia okupatzen dute eta.