Txikipedia:Munduko zazpi mirariak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzinako munduko zazpi mirariak antzinate klasikoaren garaian gizakiak egindako zazpi egitura ospetsu ziren, bidaiariek bisitatu nahi izaten zituztenak. Horietako gehienak egitura erraldoiak ziren, eraikitzeko ingeniaritza-trebetasun handia behar zutenak. Zazpi mirarien zerrenda ohikoenean, mirariak honako hauek ziren:
- Gizako piramide handia
- Babiloniako lorategi esekiak
- Zeusen Olinpiako estatua
- Halikarnasoko mausoleoa
- Artemisaren tenplua
- Rodasko kolosoa
- Alexandriako itsasargia
Gizako piramide handia da gure garaiotara osorik iritsi den bakarra. Mausoleoko eta Artemisaren tenpluko zati batzuk ere iritsi zaizkigu.