UEFA Europa League
From Wikipedia, the free encyclopedia
UEFA Europa League, 2008-09 denboraldira arte UEFA Kopa bezala ezaguna, Europako futbol taldeentzako txapelketa da, UEFAk antolatua. Europako futbol taldeentzako bigarren txapelketa nagusia da, Champions Leaguen atzetik. Taldeak UEFA koparako tokian tokiko liga eta kopa txapelketetan lortutako emaitzen arabera sailkatzen dira.
Datu azkarrak
UEFA Europa League | |
---|---|
Antolatzailea | UEFA |
Sorrera | 1971-1972 (UEFA Kopa) 1999-2000 (Europa League) |
Eremua | Europa |
Taldeak | sailkatuak: 48 guztira: 193 |
Garaipen gehien | Sevilla FC (7 Kopa) |
Txapelduna | Atalanta BC (2023-24) |
Webgunea | es.uefa.com |
Itxi
Txapelketaren irabazleak Europako Superkopa jokatzen du Txapeldunen Ligako irabazlearen aurka.