![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Arms_of_the_Kingdom_of_France_%2528Moderne%2529.svg/langeu-640px-Arms_of_the_Kingdom_of_France_%2528Moderne%2529.svg.png&w=640&q=50)
Valoisko etxea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Valoisko leinua (frantsesezko ahoskera: valwa) Kapeto leinuaren adarra izan zen, 1328 eta 1589 artean Frantzian erreinatu zuena. 1363 eta 1482 artean leinu honen zenbait kide Borgoinako dukeak izan ziren.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/86/Arms_of_the_Kingdom_of_France_%28Moderne%29.svg/320px-Arms_of_the_Kingdom_of_France_%28Moderne%29.svg.png)
Leinuaren sortzailea Karlos Valoiskoa izan zen, Filipe III.aren laugarren semea. Valois leinuko lehenbiziko erregea Filipe VI.a Frantziakoa izan zen, Eduardo III.a Ingalaterrakoak eta Joana II.a Nafarroakoak ere tronurako eskubideak zituztela aldarrikatu zuten arren.