Zabor elektroniko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zabor elektronikoa, legearen aldetik Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak (TEEH) deitua, zaharkitzegatik edo hondatzeagatik baztertu egiten diren gailu elektriko eta elektronikoen multzoa da. Kontzeptu lausoa da, bian zentzu zabalean nahiz erabili gabe oraindik etxebizitza, bulego eta lantegietan batzerturik dauden gailu elektronikoak, hondakinen kudeaketarako erakundeek bildutako gailuak nahiz gailu horien tratamendua eta birziklapena burutu ondoren geratzen den errefusazko hondakinak izan daitezke. Nolanahi ere, zabor elektronikoa XXI. mendeko ingurumen arazo larria bilakatu da, gailu horiek tratatzeko plangintza ezak zuzenean zabortegietara botatzea ekarri baitu askotan, gailu horiek barruan dauzkaten gai arriskutsuekin batera (beruna, kadmioa eta beste zenbait metal astun, kasu). Arazoa sarri Hirugarren Munduko herrialdeetara zabaldu da, nora herrialde aberatsek gailu mota horiek esportatu egiten dituzten.