Zone À Défendre
Helburu politikoa duen okupazio gunea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zone à Défendre (ZAD) (euskaraz: «BBG - Babestu beharreko gunea»[1]) helburu politikoa duten okupazio guneak izendatzeko erabiltzen den neologismo militantea da.[2] Batez ere landa guneetan eginiko ekintzak izaten dira, lurraldearen antolakuntza planei aurre egiteko, kutsu anarkista nabarmenarekin.[3][4] Kontzeptua 2010 hamarkadan sortutakoa da, Notre-Dame-des-Landes udalerriko gatazkaren harira,[5] eta hortik beste okupazioetara hedatu da, batez ere nekazaritza edo ekologia arloan garrantzia duten guneetan[6] baina baita hirietan ere (Rouen,[7] Décines-Charpieu[8]...). Mugimenduaren leloetako bat da “ZAD-ak edonon”; nahiz eta datu ofizialik egon ez, 2016 hasieran Frantzian 10-15 ZAD inguru zeudela uste da.[9]