Usuario:Saioaoneka/Taller
De Wikipedia, la enciclopedia encyclopedia
Aro klasikotik biologia ikertzen duten ikastunek hautespen natural bidezko eboluzioarekiko alternatibak proposatu dituzte, eboluzio mekanismo ez darwiniar bezala ere deskribatuak, eboluzio zeinuak eta izaki bizidun talde ezberdinen erlazioa azaltzeko.
Aipatutako alternatibek ez dute ukatzen denboran zeharreko aldaketa ebolutiboak bizitzaren aniztasunaren sorburu direnik, eta ez dute ukatzen gaur egun organismo bizidunek iragan urruneko arbaso komun bat partekatzen dutenik (edo hainbat arbaso, zenbait proposamenetan); aitzitik, denboran zehar eboluzio-aldaketarako mekanismo alternatiboak proposatzen dituzte, aldaketa ebolutiboaren bultzatzaile garrantzitsuen bezala hartua den hautespen naturalak eragiten dituen mutazioen aurka argudiatuz. (Kasu gehienetan, ez dute ukatzen mutaziorik edo hautespen naturalik gertatzen denik, edo eboluzio-aldaketan papera betetzen dutenik; aldiz, ukatu egiten dute kausa nagusi nahikoak direnik mundu naturalean ikusten den eboluzio-aldaketaren ebidentziarako).
Horrek edonolako eskala handiko eboluziorik gertatu den ukatzen duten beste argudio-mota batzuetatik bereizten ditu, kreazionismo-mota batzuetan bezala, ez baitute proposatzen eboluzio-aldaketarako mekanismo alternatiborik, baizik eta erabatean ukatzen dute eboluzio-aldaketarik gertatu denik. Kreazionismo forma guztiek ez dute ukatzen aldaketa ebolutibo bat gertatzen denik, bereziki, eboluzio teistaren defendatzaileek, Asa Gray biologoak bezala, aldaketa ebolutiboa gertatzen dela eta Lurreko bizitzaren historiaren erantzule dela baieztatzen dute, prozesu hau, zentzu esanguratsu batean, jainko baten edo batzuen eraginaren baldintzarekin.
Aldaketa ebolutiboaren egitatea onartzen, baina Charles Darwinek proposatutako mekanismoa, hautespen naturala, ukatzen zenetan, eboluzioaren azalpenak agertzen ziren, hala nola lamarckismoa, katastrofismoa, ortogenesia, bitalismoa, estrukturalismoa eta mutazionismoa (saltazionismoa 1900 baino lehen deitua). Hainbat faktorek bultzatu zituzten pertsonak eboluzio-mekanismo ez-darwiniarrak proposatzera. Hautespen naturalak, heriotzari eta lehiari garrantzia emanez, ez zituen naturalista batzuk erakarri moralgabea sentitzen zutelako, teleologiarentzat leku gutxi utziz. Eboluzioa onartu zuten batzuek, baina ez zitzaien hautespen naturala gustatzen, eragozpen erlijiosoak planteatu zituzten. Beste batzuek, eboluzioa, berez, prozesu progresibo bat zela sentitu zuten, hautespen naturala, berez, azaltzeko nahikoa ez zena. Beste batzuek sentitu zuten naturak, bizitzaren garapena barne, hautespen naturalak azaldu ezin zituen eredu ordenatuak zituela.
XX. mendearen hasieran, biologoek orokorrean eboluzioa onartzen zuten, baina hautespen naturala eklipse egoeran zegoen. [2] Teoria alternatibo asko proposatu ziren, baina biologoek berehala baztertu zituzten ortogenesia, bitalismoa eta lamarckismoa bezalako teoriak, eboluziorako inolako mekanismorik eskaintzen ez zutenak. Mutazionismoak mekanismo bat proposatu zuen, baina orokorrean ez zen onartua izan. Sintesi modernoak, belaunaldi bat beranduago, darwindar eboluzioaren alternatiba guztiak ezabatu zituela adierazi zuen, batzuk berpiztu diren arren, hauentzako mekanismo molekularrak aurkitu diren heinean.