From Wikipedia, the free encyclopedia
Émile Henri Bernard (Lille, 1868ko apirilaren 28a - Paris, 1941eko apirilaren 16a) frantziar margolari postimpresionista eta idazlea izan zen. Vincent Van Gogh, Paul Gauguin, Eugène Boch eta Paul Cézannerekin adiskidetasun artistikoa izan zuen. Ia bere lan guztia gaztetan egin zuen, 1886 eta 1897 artean. Cloisonismo eta sintetismoaren mugimendu piktorikoetako kide ere izan zen.
Émile Bernard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Émile Henri Bernard |
Jaiotza | Lille, 1868ko apirilaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Hôtel Le Charron (en) |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1941eko apirilaren 16a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien de Pantin - Division 43 (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Andrée Fort (en) |
Haurrideak | |
Leinua | Famille Bernard (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Fernand Cormon |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, idazlea, ilustratzailea, argazkilaria, eskultorea, grabatzailea eta watercolorist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris Volendam Laren Egipto eta Paris |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Pont-Aven School (en) Les Nabisa Puntillismoa cloisonnism (en) Orientalismoa synthetism (en) sinbolismoa |
Genero artistikoa | erretratua paisaia margolaritza margolaritza erlijiosoa biluzia hiri-paisaia genero-margolana margolaritza mitologikoa |
1878an familia Lilletik Parisera aldatu zen eta Émile École des Arts Décoratifsen sartu zen. 1884an Toulouse-Lautrec ezagutu zuen. 1886an, Toulouse-Lautrecek bere laguna erretratatu zuen. 1886an Bretainian zehar bidaiatu zuen eta Gauguin Port-Avenen ezagutu zuen. Urte horietan, arteari buruzko bere teoriak garatu zituen. Arte sinple bat bilatu zuen, guztientzat eskuragarria eta kolektiboki praktikatua. 1888an Bernard, Van Gogh eta Gauguinen arteko eragin-truke garrantzitsua gertatu zen. 1891n, Odilon Redon eta Ferdinand Hodlerren talde sinbolistara batu zen. 1893an bidaiatzen hasi zen (Egipto, Italia, Espainia) eta bere estiloa eklektikoagoa bihurtu zen. 1904an Parisen kokatu zen eta Arte Ederretako Eskolan irakatsi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.