Émile Durkheim
Soziologo frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Émile Durkheim (1858ko apirilaren 15a, Épinal, Frantzia – 1917ko azaroaren 15a, Paris) frantziar soziologoa izan zen. Soziologia modernoak, Emmanuel-Joseph Sieyès-i eta Auguste Comte-ri esker sortu eta garatuak, indar handia hartu zuen XIX. mendearen amaieran, Durkheimi eta hark sortutako L'Année Sociologique aldizkariaren inguruko eskolari esker.[oh 1]
Émile Durkheim | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Émile Durkheim |
Jaiotza | Épinal, 1858ko apirilaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1917ko azaroaren 15a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | : garuneko odoljarioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Dreyfus (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure Leipzigeko Unibertsitatea Lycée Louis-le-Grand (en) Bordeleko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Émile Boutroux |
Doktorego ikaslea(k) | Marcel Mauss |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Numa Denis Fustel de Coulanges Wilhelm Wundt |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, filosofoa, soziologoa, katedraduna eta erlijio-historialaria |
Enplegatzailea(k) | École pratique des hautes études Bordeleko Unibertsitatea (1886 - 1902) Parisko Unibertsitatea (1902 - |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Louis de Bonald, Auguste Comte, Herbert Spencer eta Montesquieu |
Kidetza | Giza Eskubideen Liga |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Positibismoaren eskolan hezia, Durkheimek gizarte gertakaria berezko izaera zuen osotasun baten antzera hartzen zuen, hain zuzen zatien batura baino harago dagoen osotasun bat[1]. Definizio horri esker bereizi ahal izan zituen gertaera banakoak eta kolektiboak, sozialak eta psikologikoak, eta hala gizarteak gizabanakoengan duen eragin zedarritzailearen balizko baldintzak azaltzeko funtsak ezarri zituen. «Kanpokotasuna, hedapena eta betetzeko derrigortasuna dira gizarte-gertakariaren ezaugarriak»: tesi honek sortu zuen benetan soziologia, diziplina autonomo eta zientifiko gisa. Durkheim gaur egun oso ezagunak diren hainbat terminoren sortzaile izan zen, besteak beste anomia eta kontzientzia kolektiboa.
Durkheimek soziologiari egin zion ekarpena ezinbestekoa izan zen, izan ere, haren metodoa, printzipioak eta ereduzko ikerketak, suizidioaren edo erlijioaren ingurukoak adibidez, soziologia modernoaren oinarrian daude oraindik ere. Halere, bere lanaren ekarpena soziologiaz harago doa eta giza zientzien diziplina ia guztiak ukitzen ditu, hala nola antropologia, filosofia, ekonomia, hizkuntzalaritza eta historia.