ʻOumuamua
2017an Eguzki-sisteman sartu zen izarrarteko gorputza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Oumuamua (hasieran, 1I/ʻOumuamua, A/2017 U1 eta C/2017 U1 izenekin ezagutua) gizakiak aurkitutako lehen izarrarteko gorputza da, gure Eguzki-sistematik 2017an igaro zena.
ʻOumuamua | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 22,08 |
Gorputz-gurasoa | baliorik ez |
Aurkitzailea | Robert Weryk (en) |
Aurkikuntza-data | 2017ko urriaren 19a |
Aurkikuntza-lekua | Pan-STARRS |
Konstelazioa | Pisces (konstelazioa) |
Igoera zuzena | 0 ° |
Deklinazioa | 0 ° |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | baliorik ez |
Periapsis | 0,25529 AU |
Ardatzerdi handia | baliorik ez |
Eszentrikotasuna | 1,196 |
Orbita-periodoa | baliorik ez |
Batezbesteko anomalia | 35,037 ° |
Makurdura orbitala | 122,68 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 24,599 ° |
Periapsiaren argumentua | 241,5 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 0 R_J |
Diametroa | 230 m |
Albedoa | 0,04 |
Izendapenak | |
ikusi
| |
Behin-behineko izendapenak | A/2017 U1 |
Robert Werykek aurkitu zuen 2017ko urriaren 19an Pan-STARRS teleskopioarekin egin zituen behaketei esker. Objektu hau aurkitu zuen momentuan Lurretik 0,2 UAra (30 milioi kilometrora) kokaturik zegoen eta beraz, sasiorbita oso hiperboliko batekin igaro zen gure Eguzki-sistematik. Hasiera batean kometa gisa sailkatu zen arren, aste bat beranduago asteroide gisa onartu zen behin betiko.
Egin diren lehen azterketen bidez jakin da objektu honen eszentrikotasuna orain arte Eguzki-sistemako edozein objekturena baino handiagoa dela, zehazki, ,195 ± 0,001. Zientzialariek uste dute duen eszentrikotasun handiak adierazten duela ez dela inoiz gure Eguzki-sistemarekin loturik egon eta beraz, izar artean noraezean dabilen objektu bat dela irizten dute. Ikerketak burutu ziren heinean, hipotesi hori frogatzea lortu zen.[1]