2008ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2008ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 53. edizioa izan zen. Belgradeko Belgrade Arena aretoan ospatu zen, Serbian. Finalerdiak maiatzaren 20an eta 22an jokatu ziren, eta finala maiatzaren 24an. Aurkezleak Jovana Janković eta Željko Joksimović (2004ko serbiar partaidea) izan ziren.
Datu azkarrak Lehen finalerdia, Bigarren finalerdia ...
2008ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | Maiatzaren 20, 2008 |
Bigarren finalerdia | Maiatzaren 22, 2008 |
Finala | Maiatzaren 24, 2008 |
Egoitza | Belgrade Arena, Belgrad |
Aurkezlea(k) | Jovana Janković Željko Joksimović |
Antolatzailea | Radio-televizija Srbije (RTS) |
Partaide kopurua | 43 |
Irabazlea | "Belive" Dima Bilan Errusia |
Itxi
Edizio honetan gehitu zen bigarren finalerdi bat, aurreko lau edizioetan finalerdi bakarra jokatu zelarik.
Garailea Errusiako Dima Bilan izan zen, "Believe" abestiarekin. Errusiaren lehen garaipena izan zen.
Berrogeita hiru herrialde izan ziren partaide, partaide kopuru errekorra. Azerbaijan eta San Marinok lehen agerraldia egin zuten. Austriak, bestalde, uko egin zion partaidetzari.