2009ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2009ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketaren 21. edizioa izan zen. 2009ko urtarrilak 18 eta otsailak 1 artean ospatu zen Nazioarteko Eskubaloi Federakuntzak (IHF) eta Kroaziako Eskubaloi Federakuntzak antolatuta.
24 herrialdetako eskubaloi selekzio nazionalek parte hartu zuten txapeldun bihurtzeko asmoz, aurreko edizioko garailea Alemaniako eskubaloi selekzio nazionala zelarik. Frantziako eskubaloi selekzio nazionala izan zen edizio honen garailea, hirugarren aldiz bere historian, finalean etxeko taldea, Kroaziako eskubaloi selekzio nazionala garaituz 24-19ko emaitza batekin.